Doktore gazteentzako 2021eko José Castillejo laguntzak atzerriko mugikortasun-egonaldientzat

Modalitate honen xedea duela gutxi irakasle- eta ikertzaile-karreran sartu eta irakasle eta ikertzaile gisa atxikipen-ikastegiekin kontratu bidezko lotura duten doktore gazteen mugikortasuna errazten eta sustatzen duten egonaldiak finantzatzea da. Mugikortasun-egonaldia atzerriko ikastegietan egin beharko da, eta hautagaiaren arlo zientifikoan oso lehiakorrak diren unibertsitateak eta ikerketa-zentroak izango dira. SIA kodea: 995678

Deialdiaren egoera: IREKITA

Eskaera-epeak: 2021eko uztailaren 12tik 2021eko abuztuaren 31ra bitartean.

 

INFORMAZIO OROKORRA

Deskribapena:

Modalitate honen xedea duela gutxi irakasle- eta ikertzaile-karreran sartu eta irakasle eta ikertzaile gisa atxikipen-ikastegiekin kontratu bidezko lotura duten doktore gazteen mugikortasuna errazten eta sustatzen duten egonaldiak finantzatzea da.

Mugikortasun-egonaldia atzerriko ikastegietan egin beharko da, eta hautagaiaren arlo zientifikoan oso lehiakorrak diren unibertsitateak eta ikerketa-zentroak izango dira.

Plaza-kopurua:

260 egonaldientzako laguntzak aurreikusten dira; horietako 30 AEBetan egin ahal izango dira, Fulbright Programaren barruan.

Betekizunak:

  • Doktore titulua 2010eko urtarrilaren 1a eta gero lortu izana, Espainiako unibertsitate publikoetako karrerako funtzionarioak edo CSICeko edo OPIetako ikerketa-eskaletakoak izan ezik. Izan ere, horien kasuan, nahiz eta titulua data horren aurretik lortu, beti A Modalitatean lehiatu behar dira.
  • Zerbitzu aktiboan egotea eta denbora osoko dedikazioa edukitzea eskatutako dirulaguntzari oniritzia emandako jatorrizko organismoarekin. Gainera, azken horrekin lotura egiaztatu behar da.
  • Eskariak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 4 urteetan gehienez ere atzerrian sei hilabeteko egonaldiak egin izana; hilabete bateko edo iraupen handiagoko edozein egonaldi hartuko da kontuan. Baldintza hori egonaldiaren hasierako egunean mantendu behar da.

 

Informazio gehiago:

 

Iraupena. Egonaldien hasiera- eta bukaera-datak

  • Egonaldien gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa eta gehienekoa 6 hilabetekoa izango da.
  • Egonaldiak 2022ko maiatzaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira. Hala ere, egonaldia aldez aurretik, 2021eko urtarriletik aurrera, hasitako edo egindako profesionalen/ikertzaileen kasuan, eta dagokien eskaeretan horrela adierazi badute, laguntza jasoz gero, atzeraeraginezko ondorioak izango ditu, baldin eta egonaldia deialdian eskatzen den moduan egin dela frogatzen bada.
  • Fulbright Programarako eskaera aurkeztea erabakitzen dutenek, egonaldia bakarrik 2022ko ekainaren 1etik aurrera hastea eskatu ahal izango dute.
  • Egonaldiak eskatu eta emango dira, kasu guztietan, hasierako hilabetearen 1. egunetik bukaerako hilabetearen azken egunera arte.

Egin beharreko proiektuak eta talde hartzaileak

  • Proiektua egiteko, onuraduna ikastegi hartzaileko talde batean sartu behar da, eta taldekideetako bat onuradunaren irakaskuntza/ikerketa-jardueraren arduraduna izan beharko da egonaldian zehar.  Ezin izango dira izapidetzeko onartu talde hartzailerik gabeko eskaerak. Talde hori gutxienez ikastegi hartzaileko bi irakaslek/ikertzaileak osatu beharko dute.

Destinoko ikastegiak

  • Egonaldia destinoko ikastegi bakar batentzat eskatu behar da. Ikastegi hori hartzailea izango da.
  • Egonaldia atzerrian dauden ikastegientzat eskatuko da, eta unibertsitate eta ikerketa-zentro oso lehiakorrak izango dira.
  • Destinoko herrialdea ezin izango da inola ere onuradunaren nazionalitatearena izan, salbu eta hark legezko bizilekua Espainian duela eta atxikipen-ikastegiarekin gutxienez 2 urteko lotura mugagabea eduki duela frogatzen badu.
  • Hautagaiak % 65eko baino desgaitasun-maila handiagoa duela frogatuz gero, ez da nahitaezkoa izango atzerrira joatea eta ikastegi hartzailea, salbuespen gisa, Espainian egon ahal izango da. Hala ere, ohiko bizilekua aldatzea eskatuko da.

Bateraezintasunak

  • Dirulaguntzak soilik bateragarriak izango dira atxikipen-ikastegiarekin onuradunak izango duen kontratu- edo funtzionario-loturarekin.
  • Dirulaguntzak bateraezinak izango dira finantzatutako ikerketa-lanarekin zuzeneko lotura ez duten konpromiso edo jarduera profesional ororekin, onuradunak destinoko ikastegia uztea eskatzen badute.
  • Horri buruzko informazio gehiago jasotzeko, ikusi deialdiaren 22. artikulua.

Informazioa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean

 

AURREKONTUA

Dirulaguntzek berekin dakarte:

  • Hilean 2.150 eta 3.100 euro bitartean ostatu- eta mantenu-gastuetarako, edo, dagozkion egunengatiko zati proportzionala, baldin eta hasierako eta amaierako hilabetean ikastegi hartzailean hilabete osoa igarotzen ez bada.
  • Bidaia-gastuetarako, gehienez ere 1.200 €.
  • Instalazio-gastuetarako, gehienez ere 2.500 €.

Diru-kopuru horiek destinoko herrialdearen araberakoak dira, eta herrialde bakoitzari dagozkion diru-kopuruak deialdiaren Eranskinean daude.

Dirulaguntzen onuradun guztiek istripu-aseguru bat eduki behar dute nahitaez. Aseguru horren kostua instalazio-gastuen barruan sar daiteke.

Osasun-laguntzari dagokionez, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean dauden onuradunek laguntza-poliza bat sinatu beharko dute, ikastegi hartzailea Europako Osasun Txartelak baliorik ez duen herrialde batean egonez gero.

MUFACEko onuradunek atzerrian osasun-laguntza izango dute mutualitateak ezarritako eta estalitako baldintzetan, eta laguntza-aseguru baten kostua bakarrik ordainduko zaie ikastegi hartzaileak poliza zehatz bat nahitaez kontratatzea eskatzen duenean edo MUFACEk estaltzen ez dituen baldintzak dituen poliza bat exijituz gero.

 

ONURADUNAK

 

Irakasle edo ikertzaile gisa, bitarteko funtzionarioaren lotura edo kontratu-lotura duten irakasleak edo ikertzaileak, baldin eta lotura hori formalizatzeko doktore-titulua eskatu bada, eta kontratuaren amaiera-data eskatutako mugikortasun-egonaldia amaituko den egunaren ondorengoa bada. Lotura deialdiaren 8. artikuluan exijitutako baldintzak betetzen dituen ikerketa-zentro batekin eduki beharko da.

 

INSTRUKZIO-ORGANOA

Unibertsitateen Idazkaritza Nagusia

 

FINANTZAKETA MOTA

Dirulaguntza

 

DEIALDIAREN ERREGIMENA

Norgehiagoka

 

HARREMANETARAKO INFORMAZIOA

 

OHARRA: Prozedura honetan sartzean, aldi baterako beste erakunde baten egoitza elektronikora birbideratuko zaituzte.