Erabilerraztasuna

Egoitza Elektronikoarekin lotutako erabilerraztasunari buruzko informazioa

Unibertsitateetako Ministerioak, minusbaliotasuna duten pertsonak, desgaitasun fisikoak edo kognitiboak dituztenak barne, integratzen laguntzeko hartutako konpromisoari jarraituz, eta informazioa eskuratzeko erabiltzen diren gailu teknologikoak kontuan hartu gabe, World Wide Weberako (W3C) Partzuergoaren Web Accessibility Initiative (WAI) lan-talde iraunkorrak definitutako Erabilerraztasun Jarraibideen arabera egin du lan, WCAG 2.1 jarraibideetako AA maila betetzeko.

Orri hau XHTML (eXtensible Hypertext Markup Language) eta estilo-orriak erabiliz garatu da, eta, ahal den neurrian, W3Cko XHTML 1.0 eta CSS (Cascading Style Sheets) egiaztapenak bete dira. Erabilerraztasuna bermatzeko hartutako neurri nagusien artean honako hauek daude:

  • Testuaren tamaina. Erabilitako letra-tipoek neurri erlatiboak dituzte, eta erabiltzaileak nahi duen tamaina aukeratu dezake erabiltzen ari den nabigatzailetik.
  • Diseinua, nabigazioa eta interaktibitatea. Webgune osoan nabigazio koherentea lortzen ahalegindu da, eta, horretarako, orri guztietan egitura-eskema berdinei jarraitu zaie.
  • Teklatu-lasterbideak. Zenbait teklatu-lasterbide ezarri dira, nabigazio-menuko aukeretara sartzeko, bai eta orri-oinean dauden esteketara sartzeko ere. Lasterbide horiek erabilitako nabigatzailearen arabera aldatzen dira:  Internet Explorer 5 eta bertsio berriago bat erabiliz gero, alt, lasterbidearen tekla eta, ondoren, intro tekla sakatu behar dira.
  • Mozilla eta Netscape erabiliz gero, alt eta dagokion lasterbidearen tekla sakatu behar dira.
  • Firefox erabiliz gero, PC ingurunearentzat, alt, letra larriaren tekla eta dagokion lasterbidearen tekla sakatu behar dira.
  • Ópera erabiliz gero, PC ingurunearentzat, letra larriaren tekla, escape tekla eta dagokion lasterbidearen tekla sakatu behar dira.