Ziurtagiriak eta sinadurak baliozkotzea

Helbidea ziurtagiriak eta sinadurak baliozkotzeko Estatuko Administrazio Orokorraren tresnarentzat

VALIDe Lurralde Politikako Ministerioaren on-line zerbitzu bat da, Sinadura eta Ziurtagiri Elektronikoak baliozkotzeko. Erreferentziako soluzio bat da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean deskribatutako identifikazio- eta autentifikatze-neurriak betetzeko.

Zerbitzu horren helburua da erabiltzaileak erabilitako ziurtagiria baliozkoa dela eta baliogabetu ez dela egiaztatzeko aukera izatea. Horrez gain, aukera ematen du onartutako ziurtapen-zerbitzuen emaile batek emandako ziurtagiri digitalaren bidez egindako sinadura elektroniko baten baliozkotasuna egiaztatzeko, bai eta sinadurak ziurtagiri digitalaren bidez egiteko aukera ere, dagokion gako pribatua edukiz gero.