2005/36/EE Zuzentarauak araututako lanbideetarako sarbidea ematen duten titulu espainiarren ziurtapena, lanbide horiek Europar Batasuneko beste herrialde batean egin ahal izateko

Mesedez, irakurri arretaz ondoko informazio interesgarria atzerriko tituluak egiaztatzeko prozedurari dagokionez.

INFORMAZIO OROKORRA

Eskaerak aurkezteko epea: BETI IREKITA

Deskribapena

Zerbitzu honen bitartez, 2005/36/EE Zuzentarauaren esparruaren barruan Espainian araututako lanbideetarako sarbidea ematen duten Espainiako titulu ofizialen ziurtapena eska daiteke, Europar Batasuneko eta Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan edo Suitzan erabili ahal izateko. Horrez gain, ondoren zure espedientearen izapidearen egoera kontsultatzeko aukera ematen du, espedientea irekita dagoen momentutik aurrera.

Norentzat

  • Unibertsitate mailako tituludunak, tituluak Espainian egin edo homologatu badira.
  • Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak homologatutako Lanbide Heziketako tituludunak, edo tituluak Ceutan, Melillan edo titulartasun espainiarreko atzerriko ikastegietan lortu dituztenak.

Informazio gehiago

Ziurtapena, Espainian, nahitaezko izapide bat da, aurretik aipatutako herrialdeetan aintzatespen profesionala lortzeko.

IZAPIDETZEA

Eskabideen aurkezpena

Prozedura hau bitarteko elektronikoen bidez izapidetuko da. Eskabideak jasotako dataren ordenari jarraituta izapidetuko dira, eta eskabide bikoiztuak ezetsiko dira.

Eskabidearen izapidetze telematikoa

Ez ezazu eskabidea telematikoki izapidetu, dagoeneko aurrez aurre egin baduzu.

Espainiako tituluaren ziurtapenaren eskabide telematikoaren izapidetzearen egoera ezagutu dezakezu Unibertsitateetako Ministerioaren egoitza elektronikoan, ″Unibertsitateko Tituluak″ aukeraren bitartez.

Eskabidea aurkezteko, sakatu pantailaren behealdearen eskuinean dagoen "Sartu prozeduran" botoia, eta sartu izapidetzea egiteko atalean. Cl@ve sistemaren bidez identifikatu zaitezke; izapidetzea egiteko orrian beharrezko baldintzei buruzko informazio guztia duzu. Beste aukera bat erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatzea da. Horretarako, egoitzan aurretik erabiltzaile bat sortu beha da.

Zenbait erlaitz aurkituko dituzu, eskatutako informazioa betetzeko. Prestatu eskabideari erantsiko diozun dokumentazioa; prozedura telematikoak zure kasuan behar den dokumentazioa eskatuko dizu. Zure eskabidearen zirriborro bat gorde dezakezu, eta, horrela, aurkeztu aurretik informazioa osatzen joan zaitezke.

Bidali aukeran sakatuta eskabidea aurkeztu ondoren, eskabidea administrazio publikoen erregistro orokorrean erregistratuta geratuko da baita ere, eta sistemak erregistroan egindako aurkezpenaren egiaztagiri bat sortuko du.

Eskabidea erregistratu eta gero, espedientea kontsultatzeko zerbitzua erabili dezakezu.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

     1. Eskabidea

Eskabidea hurrengo dokumentazioarekin batera aurkeztu behar da:

1. Eskatzailearen nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen dituen agiria, jatorrizko edo etorkizko herrialdeko agintari eskudunek edo atzerritartasunaren arloan eskumena duten Espainiako agintariek luzatua. Espainiako herritarren kasuan, nortasun agiri nazionala edo Administrazioaren esku dauden nortasun-datuak egiaztatzeko baimena.

2. Titulu akademikoa edo Errektoreak sinatutako aldi baterako ziurtagiri gehigarria eta, hala badagokio, titulu profesionala. Espainiatik kanpo lortutako tituluen kasuan, homologazioaren egiaztagiria edo baliokidetasunaren ziurtagiria.

3. Titulua lortzeko egindako ikasketen ziurtagiria, besteak beste, hurrengo datuekin: ikasketen iraupena ikasturtetan eta ikasitako irakasgaiak edo Tituluaren Gehigarri Europarra. Espainiatik kanpo lortutako tituluen kasuan, homologazioa lortzeko erabilitako jatorrizko diploma edo baliokidetasunaren deklarazioa.

Aurreko agiriak nahitaezkoak dira prozedurari hasiera emateko.

     2. Dokumentazio espezifikoa

Hurrengo kasuetan, espedienteari hasiera emateko adierazitako dokumentazioaz gain, honako dokumentazio espezifiko hau aurkeztu behar da:

      • Osasun arloko lanbideak

Elkargoko kide izatearen ziurtagiriaren kopia; Espainian lanbidean jarduteko zigortu edo desgaitu ez dutela eta lan egitea debekatu ez diotela adierazi behar du. Ziurtagiria Elkargoen Kontseilu Nagusiak edo dagokion Profesionalen Elkargoak azken hiru hilabeteetan egindakoa izan behar da.

      • Fisioterapeutak

Praktiken ziurtagiri ofiziala, unibertsitateak Fisioterapia Fakultateetako Dekanoen Konferentzia Nazionalak adostutako modeloaren arabera egina.

      • Irakasleak

Espainiarren kasuan, sexu-izaerako delituen ziurtagiria. Atzerritarren edo espainiarraz gain beste nazionalitate bat dutenen kasuan, beren beste nazionalitateko herrialdeko agintariei ziurtagiri bat eskatu beharko diete, hala badagokio, sexu-izaerako delituengatik dituzten aurrekari penalak azaltzeko.

      • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak, Lanbide Heziketako irakasleak eta hizkuntzen irakaskuntzako irakasleak

Gaitzen duen Masterraren praktiken ziurtagiri ofiziala, Unibertsitateak emana, hurrengo datuekin: ikastetxea, praktikaldia noiz egin den, ECTS kreditu-kopurua eta ordu presentzialen kopurua.

    • Lehen hezkuntzako irakasleak, Musika, Gorputz Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza (ingelesa, frantsesa, alemana) irakasteko aukera edo hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko aukera egiaztatu nahi dutenak.

Ekainaren 21eko 476/2013 Errege Dekretuko 5. eta 6. artikuluetan deskribatutako eskakizunen baten egiaztagiria, Musika, Gorputz Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza (ingelesa, frantsesa, alemana) irakasteko aukera edo hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko aukera egiaztatu nahi duten lehen hezkuntzako irakasleentzat.

     • Homologatutako tituluak

Homologazio datatik hiru urte baino gehiago igaro badira, homologazio datatik gutxienez hiru urte lan egin izanaren proba aurkeztuko da, halakorik bada.

BEHIN BETIKO EBAZPENA

Titulu espainiarren ziurtapenaren ebazpenak Ziurtapen Ziurtagiri baten bidez formalizatuko dira; Unibertsitateetako Ministerioko Tituluen eta Unibertsitateko Ikasketen Antolamendu, Jarraipen eta Kudeaketaren Zuzendariordetza Nagusiak emango du. Ziurtapen Ziurtagiri guztiak formatu digitalean bidaliko dira sinadura elektronikoarekin.

ARAUDIA

    Irailaren 7ko 2005/36/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena

         - EBAOn egun honetan argitaratu zen: 2005-09-30

    Azaroaren 20ko 2013/55/EB Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena

         - EBAOn egun honetan argitaratu zen: 2013-12-28

    Ekainaren 9ko 581/2017 Errege Dekretua, Espainiako ordenamendu juridikoan 2013/55/EB Zuzentaraua txertatzen duena

         - BOEn egun honetan argitaratu zen: 2017-06-10

         - BOEn egun honetan eguneratu zen azken aldiz: 2021-12-22