Osasun Zientzietako Espezialista Titulua ematea egoiliarrei eta ikasleriari
Egoiliarrek prestakuntza bukatu eta azken ebaluazioan kalifikazio positiboa lortu badute, nahitaezkoa da "Emate-agindua” igortzea. Izapide horrek, alde batetik, Osasun Zientzietako Espezialista Tituluaren emate-agindua jasotzeko aukera ematen du, eta, bestetik, tasa ordaindu eta gero, dagokion titulua egiteko eskaera izapidetzeko. Oso garrantzitsua da prozeduraren xehetasunak ezagutzea, ondo osatu ahal izateko. Hori dela eta, mesedez, irakurri ‘Izapidea hasteko jarraibideak’ atala, askotariko urratsak nola eman behar diren jakiteko. SIA kodea: 055073
2021eko deialdia
2021eko maiatzetik 2022ko apirilaren 15era bitartean bukatutako egoiliarrak eta ikasleak.
Eskaerak aurkezteko epea: IREKITA 2021eko maiatzaren 13tik 2022ko apirilaren 15era bitartean.
INFORMAZIO OROKORRADeskribapena Egoiliarrek prestakuntza bukatu eta azken ebaluazioan kalifikazio positiboa lortu badute, nahitaezkoa da "Emate-agindua” igortzea. Izapide horrek, alde batetik, Osasun Zientzietako Espezialista Tituluaren emate-agindua jasotzeko aukera ematen du, eta, bestetik, tasa ordaindu eta gero, dagokion titulua egiteko eskaera izapidetzeko. Oso garrantzitsua da prozeduraren xehetasunak ezagutzea, ondo osatu ahal izateko. Hori dela eta, mesedez, irakurri ‘Izapidea hasteko jarraibideak’ atala, askotariko urratsak nola eman behar diren jakiteko. Norentzat Gaur egun ikasten ari diren egoiliarrak, 2020ko maiatzetik aurrera Osasun Zientzietako espezialitate bateko prestakuntzaren azken urtea bukatuko dutenak egoiliar edo ikasle sisteman. Espezialitate horiek otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuaren I eranskinean zerrendatzen direnak dira. Betekizunak Egoiliarrek Egoitza Elektronikoan izena eman dezakete osasun prestakuntza espezializatuko azken urtea bukatu baino lehen, baina ezin izango dute espezialista tituluaren Emate-agindua jaso ezarritako prestakuntza-programen arabera prestakuntza hori osorik bukatu eta horretarako ezarritako ebaluazioak kalifikazio positiboarekin gainditu arte. Araudia
Informazio gehiago Tituluaren Emate-agindua izapidetzen hasiko da Irakaskuntzako Batzordeek Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari azken ebaluazioak komunikatu eta gero, Prestakuntza-aldian dauden Espezialisten Erregistro Nazionalean erregistratzeko, eta, halaber, Ministerio horrek Unibertsitateetako Ministerioari jakinarazi eta gero. Espezialista tituluak erabateko ondorioak izango ditu prestakuntza-programa bukatzen den egunetik aurrera (Arau-erreferentzia: otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuaren 3.1.d) artikulua, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian egindako aldaketa kontuan izanda). Jarraibideak izapidea hasteko Tituluaren Emate-agindua eskatzeko, eman hurrengo urratsak, jarraian adierazitako ordenari jarraituz. Tituluaren Emate-agindua jaso eta gero, Osasun Zientzietako Espezialista Titulua jasotzeko izapidea has dezakezu (titulua egitea ezin izango da tituluaren Emate-agindua izan baino lehen eskatu):
Egungo deialdia baino lehen prestakuntza bukatutako egoiliar eta ikasleentzako informazioa
|
ESKAERARI BURUZKO INFORMAZIOAEskaerak aurkezteko epea
|
KONTAKTUAProzedurari buruzko kontsultak Administrazio-informazioaren web-orrian dauden bitartekoen bidez egin daitezke. |
OHARRA: Prozedura honetan sartzean, aldi baterako beste erakunde baten egoitza elektronikora birbideratuko zaituzte.