Atzerriko goi-mailako hezkuntzako tituluak maila akademikoan unibertsitateko Gradu edo Master ofizialen baliokidetzat jotzea

Mesedez, irakurri arretaz atzerriko tituluen baliokidetasun-prozesuari buruzko hurrengo informazio interesgarria

INFORMAZIO OROKORRA

Eskaerak aurkezteko epea: BETI IREKITA

Prozedura hau erreserbatuta dago atzerriko erakundeek emandako goi-mailako hezkuntzako tituluak maila akademikoan unibertsitateko Gradu edo Master ofizialen baliokidetzat jotzeko.

Deskribapena

Prozedura honen bidez, atzerriko erakundeek emandako goi-mailako hezkuntzako tituluak maila akademikoan unibertsitateko Gradu edo Master ofizialen baliokidetzat jotzeko eska daiteke, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Norentzat

Espainiakoa ez den goi-mailako hezkuntzako erakunde batek emandako titulua dutenak.

Betekizunak

Prozedurarako 107 tasa ordaindu behar da.

Informazio gehiago

Tituluaren baliokidetasunak atzerriko tituluari ematen dizkio, lurralde nazional guztian, baliokidetasuna aitortutako prestakuntzaren arlo eta eremu espezifikoaren barruan dauden tituluen ondorio berdinak, homologazioaren bidez lor daitezkeen tituluen ondorio profesionalak izan ezik.

Maila akademikoan emandako baliokidetasunak atzerriko tituluari ematen dizkio, lurralde nazional guztian, baliokidetasuna aitortutako maila akademikoaren ondorio guztiak.

IZAPIDETZEA

Eskabideen aurkezpena

Prozedura hau bitarteko elektronikoen bidez izapidetuko da. Eskabideak jasotako dataren ordenari jarraituta izapidetuko dira, eta eskabide bikoiztuak ezetsiko dira.

    1. Eskabidearen izapidetzea

Tituluaren Baliokidetasunaren Deklarazioa eskatzeko izapidea Unibertsitateetako Ministerioaren egoitza elektronikoaren prozedurak erlaitzeko ″Unibertsitateko Tituluak″ aukeraren bidez egiten da.

Eskabidea aurkezteko, sakatu pantailaren behealdearen eskuinean dagoen "Sartu prozeduran" botoia, eta sartu izapidetzea egiteko atalean. Cl@ve sistemaren bidez identifikatu zaitezke; izapidetzea egiteko orrian beharrezko baldintzei buruzko informazio guztia duzu. Beste aukera bat erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatzea da. Horretarako, egoitzan aurretik erabiltzaile bat sortu beha da.

Zenbait erlaitz aurkituko dituzu, eskatutako informazioa betetzeko. Prestatu eskabideari erantsiko diozun dokumentazioa; prozedura telematikoak zure kasuan behar den dokumentazioa eskatuko dizu. Zure eskabidearen zirriborro bat gorde dezakezu, eta, horrela, aurkeztu aurretik informazioa osatzen joan zaitezke.

Eskaera bukatu aurretik, tasa ordaindu behar da, egoitza elektronikoan adierazitako moduetako baten bidez.

Bidali aukeran sakatuta eskabidea aurkeztu ondoren, eskabidea administrazio publikoen erregistro orokorrean erregistratuta geratuko da baita ere, eta sistemak erregistroan egindako aurkezpenaren egiaztagiri bat sortuko du.

Eskabidea erregistratu eta gero, espedientea kontsultatzeko zerbitzua erabili dezakezu.

TASAREN ORDAINKETA

ORDAINTZEKO MODUAK:

Baliokidetasun-eskaerari dagokion ordainketa telematikoki egin daiteke. Bestela, 790-107 ereduaren egiaztagiria aurkez daiteke, beteta eta ordainketa egiaztatzen duen banketxearen ziurtapen mekanikoa edo sinadura baimenduarekin, edo kontu mugatuan egindako diru-sarreraren edo transferentziaren egiaztagiriarekin.

    - Ordainketa telematikoa

Tasa banku-transferentziaren bidez edo kreditu-txartelarekin ordaindu ahal izango da (betiere, ordainketa egin behar duenak IFZ, IFK edo AIZ edukiz gero eta bere entitatea tasak kontuarekin edo txartelarekin ordaintzeko AEATaren hitzarmenei atxikita badago).

Ordainketa telematikoa egin dezakezu:

  • Zure izenean: Eskatzailea Cl@ve bidez identifikatu da eta IFZ/IFK/AIZ dauka.
  • Ordezkari gisa (jarraian adierazitako puntu guztiak bete behar ditu):

             -  Ordezkaria Cl@ve bidez identifikatu da.

             -  Ordezkatuak ere IFZ/IFK/AIZ bat dauka.

             -  Ahalordea eman da Ahalordeen Erregistro Elektronikoren bidez.

                Ez da nahikoa izango ordezkaritza ziurtatzen duen dokumentuarekin.

     - Ordainketa Espainian

790-107 Eredua - Tasa homologazioagatik, titulazioa eta maila akademikoa baliokide egiteagatik, eta atzerriko tituluak eta ikasketak baliozkotzeagatik

Inprimaki hori edozein Banku, Aurrezki-kutxa edo Kreditu-kooperatibatan aurkeztuko da, baldin eta zerga-bilketako erakunde laguntzailea bada.

3. orrialdea banketxean geratuko da.

1. orrialdea, ordainketa egiaztatzen duen banketxearen ziurtapen mekanikoa edo sinadura baimendua izango duena, eskaera honetara erantsiko da.

2. orrialdea banketxeak interesdunari emango dio, frogagiri gisa.

    - Ordainketa atzerrian

Tasaren ordainketa Unibertsitateetako Ministerioaren aldeko diru-sartze edo transferentziaren bidez egingo da, atzerrian tasak biltzeko duen kontu mugatuan:

IBAN: ES16 9000 0001 2002 5310 8022.

BIC: ESPBESMMXXX.

HELBIDEA: Alcalá kalea, 48, 28014 Madril (Espainia).

Kasu bakoitzean tasarentzat ezarritako zenbatekoa da kontu mugatuan sartu beharko dena, diru-sartze horren ondorioz ordainketa egin behar duenak transferentzia egiten duen entitateari ordaindu beharreko gastuak kontuan hartu gabe. Transferentzia-gastu horiek edo bankuaren beste edozein komisio interesdunaren kontura izango dira beti, eta gastu horien ondorioz ezin izango da murriztu kontu mugatuan sartzen den tasaren zenbatekoa.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

     1. Betekizunak

    1.1. Ofizialtasuna

Erantsitako dokumentu guztiak ofizialak eta horretarako eskumena duten agintariek eginak izan beharko dira, dagokion herrialdeko ordenamendu juridikoarekin bat etorriz.

    1.2. Legeztatzea

Kasu batzuetan, jatorrizko dokumentuak behar bezala legeztatuta egon beharko dira (kontsultatu urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuaren13.1 artikulua).

Legeztatzea administrazio-egintza bat da, atzerriko dokumentu publiko bati baliozkotasuna ematen diona. Horretarako, dokumentu batean dagoen sinaduraren autentikotasuna eta dokumentua sinatutako agintariak legez izandako papera egiaztatzen dira.

Beraz, legeztatzeko aitortu behar da jatorrizko herrialdeko Heziketako Ministerioaren edo beste erakunde baten bidez dokumentuak sinatzen dituen hezkuntza-agintariaren sinadura. Ondoren, Heziketako Ministerioaren ordezkariaren sinadura aitortu behar da bide diplomatikoaren (Kanpo Arazoetako Ministerioa eta Espainiako Kontsulatua jatorrizko herrialdean) edo Hagako Hitzarmenaren bidez.

    1.3. Zinpeko itzulpena

Hala badagokio, dokumentazioarekin batera bere gaztelaniarako itzulpen ofiziala entregatu behar da.

Atzerriko hizkuntza baten gaztelaniarako itzulpen eta interpretazio ofizialak eta atzerriko beste hizkuntza horietara egindako gaztelaniakoak Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren Hizkuntzen Interpretaziorako Bulegoak ziurtatu behar ditu, bai eta Ministerio horrek emandako zinpeko itzultzaile-interprete titulua duenak egindakoak ere, martxoaren 25eko 2/2014 Legearen hamaseigarren xedapen gehigarrian zehaztu bezala (uztailaren 30eko 29/2015 Legearen azken xedapenetako laugarrenak aldatzen du).

Herritarra informatzeko, hizkuntzen itzulpen eta interpretazioan Estatuko Administrazioak duen organo gorena den Hizkuntzen Interpretaziorako Bulegoak aldizka zerrenda bat egin eta argitaratzen du, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak izendatu dituen zinpeko itzultzaile-interprete guztiekin, zein hizkuntza edo hizkuntzetarako itzuli eta interpretatzeko gaitu diren adieraziz.

Azken eguneratzea Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren web-orrian dago. Hurrengo estekaren bidez kontsulta daiteke: Zinpeko itzultzaileak-interpreteak

     2. Eskabidearekin batera eman beharreko dokumentuak

Eskabidea hurrengo dokumentazioarekin batera aurkeztu behar da:

1. Eskatzailearen nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen dituen agiria, jatorrizko edo etorkizko herrialdeko agintari eskudunek edo atzerritartasunaren arloan eskumena duten Espainiako agintariek luzatua. Espainiako herritarren kasuan, nortasun agiri nazionala edo Administrazioaren esku dauden nortasun-datuak egiaztatzeko baimena.

2. Baliokidetu nahi den titulua edo titulua eman dela frogatzen duen ziurtagiria, eta, hala badagokio, dagokion itzulpen ofiziala.

3. Titulua lortzeko egindako ikasketen ziurtagiri ofiziala, besteak beste, hurrengo datuekin: iraupen ofiziala ikasturteetan, jarraitutako ikasketa-plana, irakasgaiak eta bakoitzaren ordu-karga, orduetan edo ECTS kredituetan (europarrak) eta, hala badagokio, bere itzulpen ofiziala.

Tituluaren Gehigarri Europarra edukiz gero, ikasketen ziurtagiriaren ordez aurkeztu daiteke, eta hurrengo apartatuak ofizialki itzulita eduki behar ditu:

   - Emandako tituluaren izena

   - Tituluaren mailari buruzko informazioa

   - Edukiei eta lortutako emaitzei buruzko informazioa

   - Tituluaren funtzioari buruzko informazioa

4. 107 tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

5. Erantzukizunpeko adierazpena, non interesdunak emandako datuen egiatasuna adierazten baitu.

Aurreko agiriak nahitaezkoak dira prozedurari hasiera emateko.

BEHIN BETIKO EBAZPENA

Goi-mailako hezkuntzako atzerriko tituluen baliokidetasunaren ebazpenak Unibertsitateetako Ministerioko Tituluen eta Unibertsitateko Ikasketen Antolamendu, Jarraipen eta Kudeaketaren Zuzendariordetza Nagusiak emandako Baliokidetasun Ziurtagiri baten bidez formalizatuko dira. Baliokidetasun Ziurtagiri guztiak formatu digitalean bidaliko dira sinadura elektronikoarekin.

ARAUDIA

Urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretua

     - BOEn egun honetan argitaratu zen: 2022-10-19

MAIZKO GALDERAK