Espainiako tituluen ziurtapena, 2005/36/EE Zuzentaraua aplikatzearen ondorioz
Zerbitzu honen bidez, Espainian araututako lanbiderako sarbidea ematen duten titulu espainiarren ziurtapena eska daiteke, Europar Batasuneko beste estatu batean erabili ahal izateko, ekainaren 9ko 581/2017 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraituz (2005/36/EE Zuzentaraua, lanbide-kualifikazioak aitortzeari buruzkoa).
Ziurtapena, Espainian, nahitaezko izapide bat da, Europar Batasuneko eta Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan edo Suitzan aintzatespen profesionala lortzeko.
Norentzat:
- Unibertsitate mailako tituludunak, tituluak Espainian egin edo homologatu badira.
- Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak homologatutako Lanbide Heziketako tituludunak, edo tituluak Ceutan, Melillan edo titulartasun espainiarreko atzerriko ikastegietan lortu dituztenak.
Eskabideak idatziz izapidetzen dira jasotako dataren arabera, eta eskabide bikoiztuak sezetsiko dira.
Izapidea Egoitza Elektroniko honen bidez egin ez bada, berari lotutako espedientearen egoera hemendik kontsultatu beharko da: Kontsultatu zure espedientea.
Eskaera-prozesuarekin jarraitu baino lehen, mesedez, arretaz irakurri hurrengo informazio erabilgarria:
Sakatu hemen informazio gehiago jasotzeko...
- Eskabidea telematikoki izapidetzeko, sakatu Sartu Prozeduran botoia: