107 tasa (790 eredua): Diru-sartzea atzerriko tituluen eta ikasketen homologazio, baliozkotze eta baliokidetasunentzat

GARRANTZITSUA: Edozein tasa ordaindu aurretik, ziurtatu Unibertsitateko Tituluekin lotutako Homologazio edo Baliokidetasuneko izapidea egin nahi duzun hori dela. Tasa ordaindu eta gero, ez da kopurua bueltatuko, salbu eta birritan edo gehiegi ordaindu bada.

INFORMAZIO OROKORRA

Deskribapena

2003ko urtarrilaren 1etik, tasa bat ordaintzea exijitzen da atzerriko tituluak eta ikasketak homologatu eta baliozkotzeko, Zerga-, administrazio- eta gizarte-arloko neurriei buruzko abenduaren 30eko 53/2002 Legearen 28. artikuluaren bat etorriz; sektore publikoaren arrazionalizazioari eta administrazio-erreformarako beste neurri batzuei buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen azken xedapenetako zortzigarrenak artikulu hori aldatzen du.  Tasa ordaintzen da, interesdunak eskatuta, goi-mailako hezkuntzako atzerriko tituluak homologatzeko edo baliokide egiteko espedienteari hasiera emateko, edo unibertsitateaz kanpoko hezkuntzako atzerriko tituluak edo ikasketak homologatzeko edo baliokide egiteko espedienteari hasiera emateko.  Tasaren ordainketaren frogagiria funtsezko eskakizuna izango da espedientea izapidetzeko. Ordainketa egin izana frogatzen ez badu, edo behar baino gutxiago ordaindu badu, akatsa zuzentzea eskatuko zaio interesdunari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluaren arabera, eta akatsa zuzentzen ez badu eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

Modalitateak

Ez da inolako tasarik sortuko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulu espainiarrera homologatzeko eskariagatik.

Norentzat

Ordainketa Espainian:

  • Ordainketa 790 Eredua (Unibertsitateak) inprimakiaren bidez egingo da:
  • Inprimaki hori edozein Banku, Aurrezki-kutxa edo Kreditu-kooperatibatan aurkeztuko da, baldin eta zerga-bilketako erakunde laguntzailea Eskudirutan ordaindu beharko da.
  • orrialdea banketxean geratuko da.
  • eta 2. orrialdeak, ordainketa egiaztatzen duen banketxearen ziurtapen mekanikoa edo sinadura baimendua izango dutenak, homologazio edo baliokidetasunaren eskabidearekin batera aurkeztuko dira, horretarako zehaztutako lekuetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako erregistroak). Eskabidearen sarrera erregistratu eta gero, 2. alea interesdunari emango zaio frogagiri gisa.

Ordainketa atzerrian:

Tasaren ordainketa Unibertsitateetako Ministerioaren aldeko diru-sartze edo transferentziaren bidez egingo da, atzerrian tasak biltzeko duen kontu mugatuan: ES16 9000 0001 2002 5310 8022 kontua, Espainiako Bankua, Alcalá kalea, 48, 28014 Madril (Espainia).

GARRANTZITSUA: ez da aurrez aurreko ordainketarik onartuko

IBAN: ES16 9000 0001 2002 5310 8022

BIC: ESPBESMMXXX

Kontu mugatuaren IBAN kodea: ES16 9000 0001 2002 5310 8022 (bezeroaren kontu-kodeko hogei digituak, eta, aurretik, ES16). Kode hori eska daiteke atzerriko bankuetatik transferentziak egiteko, bai eta BIC Kodea (garai bateko "Swift Code”) ere: ESPBESMMXXX.

Kasu bakoitzean tasarentzat ezarritako zenbatekoa da kontu mugatuan sartu beharko dena, diru-sartze horren ondorioz ordainketa egin behar duenak transferentzia egiten duen entitateari ordaindu beharreko gastuak kontuan hartu gabe. Transferentzia-gastu horiek edo bankuaren beste edozein komisio interesdunaren kontura izango dira beti, eta gastu horien ondorioz ezin izango da murriztu kontu mugatuan sartzen den tasaren zenbatekoa.

 

ESKAERARI BURUZKO INFORMAZIOA. 107 TASA (790 EREDUA)

Eskaera eredua(k)

Garrantzitsua:

Interneten proxy zerbitzari baten bidez sartuz gero, 790 eredua bistaratzeko orrira heltzean, sakatu zure nabigatzailearen eguneratu botoia.

ESKAERA BAKOITZAK 3 KOPIA DITU; BAKARRA DA ETA ZENBAKI ZEHATZ BATEKIN IDENTIFIKATZEN DA. BERAZ, BESTE ESKAERAREN BAT LORTU NAHI BADUZU, BERRIZ DESKARGATU BEHARKO DUZU (EZ EGIN, INOLA ERE, FOTOKOPIARIK)

Jarraibideak

Homologazio, baliozkotze edo baliokidetasunaren eskaeraren kasuan, tasa ordaintzeak ez du salbuesten homologazioa, baliozkotzea edo baliokidetasuna eskatzeko eredu ofiziala bete eta aurkeztu beharretik, nahitaezko dokumentazioarekin batera.

Homologazio, baliozkotze edo baliokidetasunaren eskaera 790 Ereduarekin batera aurkeztu beharko da (ordainketa egiaztatzen duen banketxearen ziurtapen mekanikoa edo sinadura baimenduarekin), aurretik deskribatu den bezala, edo adierazitako kontu mugatura egindako diru-sarrera edo transferentziaren frogagiriarekin batera.

Eskabidearen aurkezpena

Eskabideak eta idazkiak aurkeztu ahal izango dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako bulegoetan. Erregistro-bulegoak kontsultatu.

 

KONTAKTUA

Prozedurari buruzko kontsultak Administrazio-informazioaren web-orrian dauden bitartekoen bidez egin daitezke.

 

BESTELAKO INFORMAZIOA

Araudia

 

107 TASA: OKERREKO DIRU-SARTZEEN ITZULERA

Tramite hori prozedura honen bidez egin daiteke: "Atzerriko tituluak edo ikasketak homologatu eta egiteko tasaren okerreko diru-sartzeak itzultzeko eskaera". Egoitza honetan aurkituko duzu. 

Gainera, prozedura horren barruan, kudeaketa egiteko behar den informazio guztia dago.